127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Lizentzien etendura, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintzako ustiategiak eta instalazioak paratzeari dagokionez

San Martin Unxeko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egindako bilkuran, erabaki du lizentziak etetea, San Martin Unxeko lurzoru urbaezinean abeltzaintzako ustiategiak eta instalazioak paratzeari dagokionez. Etendurak iraungo du araudian dagokion aldaketa egin arte, lurzoru urbanizaezineko erabilera baimendu, baimengarri eta debekatuak eguneratu eta arautu ahal izateko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Etendurak iraungo du Hirigintzako Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea.

San Martin Unxen, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2108175