127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena

Saldiasko Udalak, 2021eko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.

Saldiasen, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2108072