127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Ordenantza, arautzen dituena Erromantzatuko toki berezietarako sarbideak

Erromantzatuko Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen, legez behar den gehiengoa izanik, ordenantza bat, arautzen dituena Erromantzatuko toki berezietarako sarbideak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta harekin bat datozen xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Erromantzatuan, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2108273