127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Kudeaketa-esleipena, Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aldekoa, presta dezan, parte-hartzearekin, protokolo bat emakumeen aurkako indarkeriaren arloan

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Orisoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 5eko osoko bilkuran, onetsi zuela hitzarmen bat, gauzatu dadin Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aldeko kudeaketa-esleipena, presta dezan, parte-hartzearekin, protokolo bat emakumeen aurkako indarkeriaren arloan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen jarduketa esparruan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluarekin (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Aipatu hitzarmenaren kopia interesdunen eskura dago Orisoaingo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://orisoain.sedelectronica.es/?x=EbJQNQ2qYrsGCx9emqCAvg

Orisoainen, 2021eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2107946