127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2/2021 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia, apirilaren 20an, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Aparteko kredituak:

Eraiste proiektua En medio kaleko 3. zenbakian: 19.838,22 euro.

Bide moldatzea HUAra doan bidean: 15.806,60 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 36.644,82 euro.

Monteagudon, 2021eko maiatzaren 13ean.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2107953