127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an, 1/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 83.700,00 euro.

Aparteko kredituak.

Kultura etxearen eraberritzeak/hobekuntzak: 80.000,00 euro.

C.D. Lerinés, Covida dela-eta emandako laguntza: 3.700,00 euro.

FINANTZAKETA, guztira: 83.700,00 euro.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina baliabide lotetsietarako: 65.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 18.700,00 euro.

Lerinen, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2107820