127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2020ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2021eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak (kreditu-gehigarriak eta aparteko kredituak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2107931