127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an, 1/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-transferentzia:

1722 609000.–Hilerriko bidea konpontzea: 25.500,00 euro.

Aplikazio hauetarako:

1601 6090002.–Euri uren sarea berritzea Zabalea kalean: 13.000,00 euro.

1710 6190001 6230000.–Haur parkeko txirrista: 5.000,00 euro.

9430 4630004.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 1.500,00 euro.

9200 2200001.–Bulegoko material arrunta: 1.000,00 euro.

1533.1310000.–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren ordainsaria: 5.000,00 euro.

Jaurrietan, 2021eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2107929