127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aparteko kreditua

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 287.000,00 euro.

Diru-sarrera hauen bidez finantzatua:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 165.745,44 euro.

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 121.254,56 euro.

Corellan, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2107938