127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua (horren bidez erregelamendu bat onetsi zen, garatu zedin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa), aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aukera izan dezaten bidezko alegazioak egiteko, epe horretan.

–Sustatzailea: Wehl Partner Iberica SL.

–Jarduera: piezen prototipoak eta serie txikiak fabrikatzea.

–Kokagunea: Hego Moreako alde berria, D kalea, 11-13, 5. poligonoa, 1130. lurzatia; SU 14 eta 16.

Beriainen, 2021eko maiatzaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2107952