127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurra okupatzeko espedientea jendaurrean jartzea

2021eko apirilaren 21ean Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, jarraian dagoen erabakia hartu zuen:

1. Espedienteari hasiera ematea, honako lurzati hauetan herri-lurra okupatzeko erlauntzekin: 5 erlauntz 16. poligonoko 24. partzelaren F azpipartzelan, Santa Barbara parajean; 30 erlauntz 15. poligonoko 122. partzelaren A azpilurzatian, Lizuniaga parajean.

2. Okupazioa arautuko duen administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ostean.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5. Erabaki hau helaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.

Beran, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2108178