127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2. eta 3. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udal honek, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak onetsi zituen 2021eko ekitaldira luzatutako 2020ko aurrekontuan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 20an, eta jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontu-aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:

2.2021 ALDAKETA

Aparteko kredituak

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 257.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 257.000,00 euro.

3.2021 ALDAKETA

Aparteko kredituak

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 190.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 190.000,00 euro.

Ablitasen, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2107822