127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 7. eta 13. oinarriak aldatzen baitira Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 14E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdian. Ebazpen horren bidez, dirulaguntzen deialdi bat eta hura garatzeko gastu-baimena onetsi ziren ekintzailetzan inbertitzeko, 2021ean, Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan.

Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 14E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen ekintzailetzan inbertitzeko, 2021ean, Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan, eta zegokion gastua baimendu zen. DDBN identifikazioa: 556533.

Gaur egungo pandemia egoerak ziurgabetasun handiagoa eragin du, eta zailagoa da aurreikuspenak egitea hizpide dugun dirulaguntzaren xedea lortzeko egin beharreko kudeaketak planifikatzeko orduan.

Hori horrela, ikusi da pandemia egoera hori eragina izaten ari dela zenbait prozesutan, eta badira kudeaketa batzuk, hala nola epe batzuk luzatzea, inbertsioak exekutatzea zaildu dezaketenak. Horren adibide da gastuen justifikazioa egiteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasten dena: hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa da. Hori inbertsioari ekiteko beharrezkoak diren beste tramite batzuekin ere errepikatu daiteke, adibidez, obra-baimenei dagokienez.

Horrenbestez, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 14E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdiko 7. oinarria, “Exekuzio-epea” (ebazpen horren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen ekintzailetzan inbertitzeko, 2021ean, Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan). Hona hemen testu berria:

“7. Exekuzio-epea.

Proiektuak exekutatzeko epea 2020ko irailaren 1etik 2021eko azaroaren 5era artekoa izanen da.”

Bigarrena.–Aldatzea aipatu deialdiko 13. oinarria, “Justifikazio-agiriak” jarraian adierazten den moduan: batetik, aldatzen da oinarri horren lehen apartatuan gastuen justifikaziorako ezartzen den azken eguna (2021eko urriaren 1a), eta haren ordez, 2021eko azaroaren 5a ezartzen da; bestetik, aldatzen da 13. oinarriko 3. apartatuan ekintzak egiteko ezartzen den azken eguna (2021eko irailaren 1a), eta haren ordez, 2021eko azaroaren 5a ezartzen da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuari, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatuari.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2108422