127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

421/2021 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, proiektu honetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 16an emandako 92/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), behin-behinekoz onetsi zen “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektua eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 2021eko apirilaren 19ko 30/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa), honako proiektu hau behin betiko onetsi zen: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

Nafarroako Gobernuaren 2021eko maiatzaren 5eko Erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzea NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzea NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko uztailaren 1ean eta 2an Galarko udaletxean eta Iruñeko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Galarko udaletxearen eta Iruñeko udaletxearen iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea Galarko Udalera, Iruñeko Udalera eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 7an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2107613