127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen trazadura proiektua.

Iruña-Behobia N-121-A errepidea Nafarroako Foru Komunitateko errepide nagusietako bat da, Iruñearen eta Nafarroako iparraldearen (Bidasoaldea) arteko komunikazio nagusiak ardazten dituelako eta, aldi berean, Frantzia aldera dagoen komunikazio bide nagusia delako.

Belateko eta Almandozko tunelak, proiektu honen xede direnak, Iruña-Baztan-Frantzia ardatz horretan kokatzen dira, N-121 errepidean, eta 1997an jarri ziren zerbitzuan.

Gaur egun, N-121-A errepidearen tarte horrek ez ditu betetzen Europan segurtasun arloan indarrean dauden arauak, bi norabideko trafikoa hartzen duten tunelak direlako. Horregatik, Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen du hodi berri bana eraikitzea horietako tunel bakoitzerako, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentarauarekin, non Europako errepide sareko tunelen gutxieneko segurtasun baldintzak ezarri baitira.

Aukeratu den alternatibak egungo errepidearen ezkerreko aldean (mendebaldean) kokatuko den galtzada berria egitea aurreikusten du, 27+040 k.p.tik hasi eta 34+647 k.p.ra arte, guztira 7.647 metrokoa. Trazaduran, 5 tarte bereizten dira nabarmenki:

–Atari zabaleko tartea Belateko tunela baino lehen.

–Belateko tunela.

–Atari zabaleko tartea tunelen artean.

–Almandozko tunela.

–Atari zabaleko tartea Almandozko tunelaren ondotik.

Tunelak bikoizteko proiektua Belateko mendatera igotzen den NA-1210 errepidearekin dagoen bidegurutzean hasten da, N-121A errepidearen 27+040 k.p.an (Ultzamako benten bidegurutzea), non galtzadak lau errei dituen: horietako bat errepide nazionaletik Iruña aldera jotzeko dezelerazio erreia da, beste biak Iruña alderakoak, eta azkena Bera alderakoa.

Ezkerreko bazterrean ukipenak saihesteko, han kokatzen baita NA-1210 errepidea, galtzada zabaltzeko lehenengo metroak eskuineko aldetik proiektatu dira, ukipen handirik eragin gabe. Nabarmendu beharrekoen artean, 27+400 eta 27+600 kilometro puntuen artean eginen den lur erauzketa txiki bat dago, eta 27+620 eta 27+680 kilometro puntuen artean eginen den lubeta txikia. Jarduketa horren bidez, 27+580 k.p.aren ondoan dagoen lubeta ere aldatuko da, 2013an egin zena mendi mazelari eusteko. Obra haietan, gainera, 6 metro luze diren 120 mikropilotetan ainguratutako pantaila bat jarri zen, lur-irristatzea gertatu zen tokian zeharka kokatua.

27+700 k.p.tik aurrera, plataformaren eskuineko bazterrak egungo errepidearen trazadura berreskuratzen du, eta galtzada ezkerretik zabaltzen da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahokatzeari hasiera emanez, 28+010 k.p.an.

Belateko tunel berria (hegoalderantz) 28+010 k.p.an hasiko da, eta 2885 metro luze izanen da gutxi gorabehera. Egungoak ez bezalako posizionamendua izanen du, 29 eta 150 metro bitarteko tarteak utzita.

Tunelean bost konexio galeria aurreikusi dira, 500 metrotik bat. Erdiko galeriatik, ibilgailu astunak pasatzen ahalko dira, eta gainerako laurak oinezkoentzat izanen dira, ibilgailu arinentzako sarbidea dutela. Haien ondoriozko maldak ez dira denak berdinak (% 10,5 gutxi gorabehera).

Iparraldeko ahokatzea 30+895 k.p.an eginen da, han dagoen kontrol zentroaren ondoan, eta hango zelaigunetik (egungo tuneleko lurren hondakindegia zena) bat eginen du oraingo galtzadarekin. Tarte horretan, obra honetako lubetarik handienetako bat egin beharko da, 31+090 k.p.tik 31+310 k.p.raino.

Bi galtzadek bat egin ondoren, tunelen arteko tarte honetan egin beharreko zabaltze lanak lur erauzketa egin zen aldera eginen dira, hots, eskuinaldera, beste aldean dauden eustormak ez ukitzeko. Proposamen horrekin, horma handiak eraiki beharra saihestuko da, bai eta egungo galtzada ukitzea ere; izan ere, azalera hori betelanen gainean dago.

Eskuineko bazterrean, erauzitako lurren gaineko ukipenak tunelen artean dagoen atari zabaleko ia tarte osoari eragiten dio, 32+340 k.p.raino, non ezponda horiei eusteko neurriak aztertu diren (gehienak arrokaz osatuak daude).

Hurrengo metroetan, lubeta txiki bat egin beharra dago eskuineko bazterrean. Horretarako, han (32+440 k.p.an) dagoen fabrika-obra handitu beharko da. Betelanetako eremu horren bukaeran kokatzen da Almandozko tunel berrirako bide banatze berria.

Almandozko tunela baino lehen, aurreikusi da zubibide berri bat eraikitzea (32+635 k.p.tik 32+845 k.p.ra), hango desnibel handia gainditzeko. Eremua lurrez berdinduko balitz, Goldaburo erreka ezkutatuko litzateke, eta harresiak eraikiz gero, 25 metrotik gorakoak izanen lirateke. Horregatik aukeratu da zubibide bat eraikitzea tarte horretan.

Zubibideak 6 bao izanen ditu, 35 metro luze bakoitza, eta artesa motako habe prefabrikatuekin eginen da.

Zubibidea igaro ondoren, Almandozko tunel berria heldu da, 32+885 k.p.an hasiko dena eta 34+240 k.p.an bukatuko, 1.355 metro ingurukoa. Egungo tunelarekin paralelo joatea planteatzen da, ardatzen artean 30 metroko distantzia izanen dela. Oinezkoentzako bi konexio galeria aurreikusi dira, eta gehienez 500 metroko tartea egonen da bai haien artean, bai ahoaren eta galeria baten artean.

Tunel berriaren iparraldeko ahoan lur erauzketa handiak egin beharra saihesteko, proposatu da tunela 160 metro luzatzea, ahokatzeek eragindako ukipenak arinagoak izan daitezen hasieran proposatutakoak baino.

34+340 k.p.aren ondoan, mantendu beharra dago orain ezkerreko aldean dagoen zerbitzu-bidea. Hortaz, proposatu da 5x5,50 metroko marko zeihar bat egitea, indusketa lanak gutxiagotzeko.

Bikoizketaren azkeneko metroak bi galtzadek bat egiteko eta trantsiziorako dira. Hori aurretiaz lortuko da Almandozen dagoen lotunean, 4 errei izanen dituen plataforma batekin.

Ukitutako bideak konpondu dira (bat tunelen arteko tartean, eta bestea 34+300 k.p.tik 34+400 k.p.ra bitarte dagoen bide paralelo bat, Baztango Donejakue bidea dena). Zerbitzuei eragindako ukipenak aztertu eta aurreikusi dira.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuan aginduzko ingurumen inpaktuaren azterketa jaso da. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak ere sartu dira.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedienteari hasiera ematea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen 36 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen trazadura proiektua.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso da zerrenda hori. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Ultzamako, Baztango eta Lanzko udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Ultzamako, Baztango eta Lanzko udalei, eta azken horiek premiatzea iragarki tauletan argitara dezaten.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 18an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

N-121-A ERREPIDEAN (IRUÑA-BEHOBIA) BELATEKO ETA ALMANDOZKO TUNELAK BIKOIZTEKO LANEN TRAZADURA PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Iragui Iraola, José Miguel

193

9

161A

Pinudia

UL-02

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

1.756

9

162A

Pagadia

UL-03

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

5.962

22

8B

Pagadia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Baztango Udalaren herri-lurrak

603

1

56G

Gaztainadia

BA-02

Iñarrea Sanzberro, Miguel María

4.166

1

33A

Larreak

BA-03

Baztango Udalaren herri-lurrak

81

1

68A

Askotariko zuhaitzak

BA-04

Baztango Udalaren herri-lurrak

4.748

1

78A

Hariztia

2.112

1

78C

Larreak

75

1

78D

Larreak

BA-05

Baztango Udalaren herri-lurrak

131

1

144C

Larreak eta zuhaitzak

BA-06

Cortea Sarratea, Tomas

349

1

92A

Askotariko zuhaitzak

BA-07

Baztango Udalaren herri-lurrak

2

1

103A

Larreak

BA-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

93

1

147A

Larreak

BA-10

Baztango Udalaren herri-lurrak

2.223

1

91A

Askotariko zuhaitzak

BA-11

Baztango Udalaren herri-lurrak

1.128

1

90A

Askotariko zuhaitzak

530

1

90B

BA-12

Baztango Udalaren herri-lurrak

313

1

89A

Larreak

1.139

1

89B

Askotariko zuhaitzak

1.585

1

89C

Askotariko zuhaitzak

299

1

89D

Larreak eta zuhaitzak

BA-13

Baztango Udalaren herri-lurrak

4.599

1

104A

Larreak

BA-14

Baztango Udalaren herri-lurrak

3.425

2

453D

Larreak

BA-15

Baraibar Ansalas, José Manuel

5.993

2

263A

Belardia

BA-16

Baraibar Ansalas, José Manuel

86

2

496A

Belardia

Jauregui Iñarrea, Gregoria María

Ansalas Perurena, Juan Francisco

Ansalas Perurena, José

Ansalas Perurena, Esperanza

BA-17

Baztango Udalaren herri-lurrak

45

1

109B

Larreak

HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-04

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

10.073

9

40A

Belardia

UL-05

Huarriz Oteiza, Miguel Ángel

15.710

9

42A

Belardia

UL-06

Etxenike Gubia, Alberto

22.551

9

41A

Belardia

UL-07

Jaunsaras Braña, Pedro

48.145

9

69A

Belardia

Migueltorena Ariztegui, María Coro

UL-08

Iraola Azparren, Juan María

44.830

9

76A

Belardia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-15

Baraibar Ansalas, José Manuel

14.633

2

263A

Belardia

BA-21

Vera Jauregui, Juan Miguel

11.681

1

28A

Belardia

BA-23

Obregozo Vergara, María Josefa

40.552

2

123A

Belardia

BA-24

Alzuarte Inda, Rosa María

21.511

1

154A

Belardia

Alzuarte Inda, Yolanda

Larroque Ancizar, José Antonio

Sagardia Buil, José Javier

BA-25

Arrechea Perurena, Juan Bautista

4.000

2

317A

Belardia

BA-26

Beola SL

1.291

2

537A

Lehorreko alorra

BA-27

Arregui Sarratea, David

1.174

2

495A

Larreak

Arregui Sarratea, Jose Manuel

Arregui Sarratea, Virginia

Zapelena Iñiguez, Ángel María

BA-28

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

7.113

2

318A

Belardia

BA-29

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

4.027

2

319A

Belardia

BA-30

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

856

2

320A

Belardia

BA-31

Azcarate Idiart, Pedro

2.946

2

486A

Belardia

LANZKO UDAL-MUGARTEA

LA-01

Lanzko Udalaren herri-lurra

12.830

5

53A

Larreak

3.774

5

53C

Larreak

LINEA ELEKTRIKOAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA

ml-m²

DESJAB.

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-03

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

28

79

-

79

LE

22

8B

Pagadia

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-05

Baztango Udalaren herri-lurrak

68

260

-

260

LE

1

144A

Belardia

BA-07

Baztango Udalaren herri-lurrak

19

68

-

68

LE

1

103A

Larreak

BA-14

Baztango Udalaren herri-lurrak

154

613

-

613

LE

2

453D

Larreak

BA-19

Sarratea Ezponda, Epifanio

8

30

-

30

LE

1

75A

Belardia

BA-20

Hernández Jiménez, Rosario

123

475

-

475

LE

1

29A

Belardia

BA-21

Vera Jauregui, Juan Miguel

350

1.374

-

388

LE

1

28A

Belardia

TELEFONO LINEAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA

ml-m²

DESJAB.

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-10

Baztango Udalaren herri-lurrak

25

69

-

69

TL

1

91A

Askotariko zuhaitzak

Iragarkiaren kodea: F2108196