127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

110C/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko, Nafarroako Gobernuarekin ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da, desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko, Nafarroako Gobernuarekin ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektorearen hitzarmen kolektiboko Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren testua (kode zenbakia: 31008485012006), erregistro honetan 2021eko apirilaren 6an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko martxoaren 31n izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatuakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko, Nafarroako Gobernuarekin ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroen sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105849