127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

109C/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako abeltzaintza-merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2021eko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako abeltzaintza-merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2021eko berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31001905011981), erregistro honetan 2021eko martxoaren 25ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (UGT) 2021eko otsailaren 18an izenpetua eta 2021eko apirilaren 8an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako abeltzaintza-merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2021eko berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105834