4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2021eko maiatzaren 17ko bilkuran,
bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
...
Hirugarrena.–Etxarri Aranazko Bake Epaitegia: Ignacio Urbitarte Otaegui jauna, bake epaile ordezko.
Laugarrena.–Saldiasko Bake Epaitegia: Goretti Urrutia Azpiroz andrea, bake epaile ordezko.
Bosgarrena.–Azueloko Bake Epaitegia: África Bienvenida Díaz de Cerio Lacalle andrea, bake epaile titular, eta Raquel Díaz de Cerio Corres andrea, bake epaile ordezko.
Seigarrena.–Leozko Bake Epaitegia: Josu Zabalza Murillo jauna, bake epaile ordezko.
Zazpigarrena.–Jaurrietako Bake Epaitegia: M.ª Carmen Adot Berrade andrea, bake epaile titular, eta Jesús Esarte Ardanaz jauna, bake epaile ordezko.
Zortzigarrena.– Fustiñanako Bake Epaitegia: Pedro Salas Bautista jauna, bake epaile ordezko.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2021eko maiatzaren 17an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2108246