4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA
251/2020 prozedura arrunta
Aditzera ematen dut: 251/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 75/2021 epaia eman da 2021eko martxoaren 16an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“000075/2021 Epaia.
Iruñean, 2021eko martxoaren 16an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 0000251/2020 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, zeina Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren aurka jarri baitzen (2020ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa), mendi ingeniarien titulazioa ez agertzeagatik (foru agindu horren 5. artikuluak bidaltzen du I. eranskinera). Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren. Hauek dira alderdiak: errekurtsogile gisa, Mendi-ingeniarien Elkargo Ofiziala, Jesús Gorrochategui Erauzquin prokuradoreak ordezkatua eta María Concepción Jiménez Shaw abokatuak zuzendua, eta demandatu gisa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Foru Komunitateko letraduak ordezkatua eta zuzendua. Honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauek kontuan hartuta erabaki du Salak.
Epaitza:
Baiesten da administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Mendi-ingeniarien Elkargo Ofizialak prozesuan duen ordezkaritzak jarria Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren aurka (2020ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa), mendi ingeniarien titulazioa ez agertzeagatik (aipatutako foru agindu horren 5. artikuluak bidaltzen du I. eranskinera), antolamendu juridikoaren aurkakotzat jo baita. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.
Alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.
Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jartzen ahal dela haren aurka, dagokion salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).
Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.
Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.
Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie)”.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2021eko maiatzaren 17an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.
Iragarkiaren kodea: J2108099