126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak, 2021eko apirilaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, datako egunetik hasita, Mankomunitateko udaletako bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2021eko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, David Soto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2108089