126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko maiatzaren hamahiruko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urrotz-Hirian, 2021eko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2108091