126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 7an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Baztango Udalean eta Eugiko Kontzejuan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Baztanen, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2108126