126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 13an egin ohiko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoaz, hasiera batean onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditu bati dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta behar diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, bete daitezen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta hurrengoak (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Cintruenigon, 2021eko maiatzaren 14an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2108133