126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, Gardentasun atariaren esteka honetan:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/5d68200d-65cb-4b82-8f74-f5c16a3bdd5f/

Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2021eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2108152