126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2021eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 403.750,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 220.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 52.900,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 410.785,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.087.535,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 210.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 122.850,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 411.790,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 342.095,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.087.535,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2021eko maiatzaren 14an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2108023