126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2021eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Udal Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Tulebrasko Udalaren web-orrian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://www.tulebras.es/wp-content/uploads/Bases-de-Ejecucion-del-Presupuesto-2021.pdf

Tulebrasen, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2107851