2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2021eko maiatzaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tafallan, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, Jesús María Arrizubieta Astiz.
Iragarkiaren kodea: L2108124