2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats zuzenketa, 2021eko plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespenean
2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24koan, argitara eman zen 2021eko apirilaren 15eko Osoko Bilkurak 2021eko plantilla organikoa hasiera batez aldatzeko hartutako erabakia. Ohartarazita aipatu iragarkian ez zela adierazten ez espedientea jendaurrean jartzeko tokia ez alegazioen epearen irekiera, iragarkia zuzentzea egokia da, testu honekin bat:
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Giza Baliabideetako Alorraren Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1. solairua), 2021. urteko Plantilla Organikoaren aldaketa, Iruñeko Udalak 2021eko apirilaren 15ean egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2108541