126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Itzako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen aldatzea lehendik erabakitako bilkura-sarien araubidea. Hona hemen:

1. Hilean 1.000 euroko zenbatekoa ezartzea alkatetzaren eginkizunetan aritzeagatik eta bilkuretara joategatik. Zenbateko hori bateraezina izanen da bilkura-sariak jasotzearekin honako hauetara joateagatik: osoko bilkurak, batzordeak, Tokiko Gobernu Batzarrak, biltzarrak edo deialdiak, organo eta entitateen bilkuretara joateko Itzako Udalaren ordezkaritzan.

2. Urtean gehienez ere 1.440 euroko (hilean 120 euro) ordainsari bat ezartzea, kultura eta kirol arloko jarduerekin loturiko eskudantzien eskuordetza berezia duen zinegotzigoaren eginkizunetan aritzeagatik eta bilkuraretara joateagatik. Alkatetzaren 40/2019 Ebazpenarekin bat etorriz María Pilar Ibero Baquedanori dagokio eta bateragarria da hurrengo puntuan azaltzen diren bilkura-sariak jasotzearekin.

3. 100 euroko saria ezartzea honako bilkura hauetara joateagatik: osoko bilkurak, batzordeak, Tokiko Gobernu Batzarrak, biltzarrak edo deialdiak, organo eta entitateen bilkuretara joateko Itzako Udalaren ordezkaritzan. Zenbateko hori Udaleko zinegotzi guztiei ordainduko zaie, erabaki hau hartzen den egunetik hasita. Egun berean eta jarraian egiten diren osoko bilkura eta batzordeen bilkuretara joateagatik 100 euroko zenbateko bakarra jasoko da.

4. Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira agiri bidez. Itzako udal-mugartetik kanpoko joan-etorrietarako 0,30 euro/km-ko ordaina ezartzen da.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Itzan, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2108093