2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Lehendakaritzako eginkizunak eskuordetzea
Udal honetako alkateak 2021/198 zenbakiko ebazpena eman zuen 2021eko maiatzaren 14an. Hona hemen haren testu osoa:
Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko Erregelamenduaren 47. artikulua kontuan izanda, alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.
Ebazpena sinatzen duen alkateak 2021eko maiatzaren 17tik 23ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.
EBATZI DU:
1.–2021eko maiatzaren 17tik 23ra, biak barne, Lur Iosu Larraza Lopez lehenengo alkateordeak alkatea bere eginkizun guztietan ordezka dezala agintzea.
2.–Erabakia interesdunari jakinarazi bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.
3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.
Etxarri Aranatzen, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2108184