126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Ziraukiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen “gutun-azal itxien” bidezko enkante publikoan paratzea, herritarrendako adjudikazio zuzeneko prozeduran, hartu gabe gelditu diren herri larreen errentamendua, zortzi urterako.

Bazkalekuak eta hasierako prezioak ondoko hauek dira:

–Ardientzako bazkalekua, 2. zk. (erdigunea, Dehesa-herria): 9.500,00 euro.

–Behi edo zaldi aziendentzako bazkalekua, 3. zk., (San Cristobal): 14.120,00 euro.

–Behi edo zaldi aziendentzako bazkalekua, 4. zk., (Sanbil-Burgario): 14.120,00 euro.

–Ardientzako bazkalekua, 5. zk.: (Campo Abajo): 7.000,00 euro.

Gutun-azal itxiak Udalaren Idazkaritzan aurkez daitezke iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabosgarren egunera arte edo, hori jaieguna bada, hurrengo egun balioduna bitartean. Proposamen eredua udaletxean emanen da.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamen bakoitzari 150,00 euroko zenbatekoa erantsiko diote, behin-behineko fidantza gisa.

Enkantea eman gabe gelditzen bada, ehuneko 10eko eta 20ko merkeagoko iragarkiak Udalaren iragarki-taulan bakarrik argitaratu ahalko dira, bost egun lehenago.

Ziraukin, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2108440