2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Cabanillasko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Udalaren 2020ko plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an.
Ondokoak sartzen dira:
–Administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, lanaldi erdikoa eta C mailakoa.
–Brigadako beharginaren lanpostu huts bat, E mailakoa.
–Ana Isabel Cervera Leteren lanaldia luzatzea astean 20 ordutara (egunean ordu erdi gehiago).
Cabanillasen, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L2108092