126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik arrazoi pertsonalak direla-eta alkateak herritik kanpo egoteko asmoa duela 2021eko maiatzaren 23tik 30era bitarte (biak barne).

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 47. artikuluak ezartzen dutela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren hurrenkeraren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. César Valencia Guembe lehen alkateordea nire ordezko izendatzea, 2021eko maiatzaren 23tik 30era bitarte, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak betetzeko, esleiturik ditudan zeregin guztietan ordezkatuz, udalerritik kanpora izanen bainaiz.

2. Xedatzea arestian azaldutako ordezkapenaren indarraldia adierazitako egunetara soilik mugatuko dela, eta heldu den maiatzaren 31n bukatuko dela, lanera itzultzen naizenean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Dekretu honen berri ematea izendatuari eta Udalbatzari, biltzen den lehen aldian.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2108181