125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

107E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, María Begoña Flamarique Chocarro andrea Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Osasun Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, baliatuz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. María Begoña Flamarique Chocarro andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Osasun Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2021eko maiatzaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2107760