125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-707

Manuel Corral Pérezek, Pilar Escribano Boldobak eta María Josefa Tello Balbuenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Cierzo alderdian (34. poligonoko 96. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 180 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 38,88 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 9,53 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko erabiliko da, Tuterako udal-mugarteko (Nafarroa) 34. poligonoko 58., 59. eta 96. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 59.967,5 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 4,136 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan. Halaber, eskuragarri egonen dira subterráneas@chebro.es posta elektronikoaren bidez eskatzen dituztenentzat.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106807