125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua apustu aretoen erregulazioan, Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren barruan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«Iruñeko Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluan (Erabileren bateragarritasunaren araubidea) aldaketa xehatua egiteko agiria (PLE 04/02/2021-8-CU), apustu aretoak arautzeari buruzkoa, jendaurrean egoteko epea iragan delarik (43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 25ean argitaratua); ikusirik Ana Isabel Fernández Apaolazak, Asociación de Empresarios de Bingo de Navarra ordezkatuz, 2021eko martxoaren 23an aurkeztutako alegazioa, eta bat etorriz alegazioei buruzko 2021eko apirilaren 9ko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Ezestea Ana Isabel Fernández Apaolazak, Asociación de Empresarios de Bingo de Navarra ordezkatuz, aurkeztu duen alegazioa, alegazioei buruzko 2021eko apirilaren 9ko honako txosten honetan azaldutako arrazoeingatik: “Iruñeko udal-mugartean apustu areoak, joko lokalak eta antzekoak ezartzea arautzeko hirigintzako araudi orokorraren 28. artikuluaren aldaketari aurkeztutako alegazioei buruzko txostena”, zeina onesten baita.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluan (Erabileren bateragarritasunaren araubidea) aldaketa xehatua egiteko agiria, apustu aretoak arautzeari buruzkoa. Aldaketa Iruñeko Udalak sustatu du, eta helburua da jar litezkeen apustu aretoak, joko lokalak eta antzekoak arautzea.

3. Erabaki hau igortzea, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea Asociación de Empresarios de Bingo de Navarra ordezkatzen duen Ana Isabel Fernandez Apaolazari, eta horrekin batera igortzea “Apustu aretoak eta joko lokalak arautu eta ludopatiari aurrea hartzeko neurriak ezartzeko ordenantza proposamenari hirigintzaren ikuspegitik egindako ekarpen eta alegazioen azterketa” izeneko txostenaren kopia bat (txostena 2021eko urtarrilaren 14koa da eta espedientean jasoa dago), bai eta 1. puntuan aipatutako txostenaren eta 2. puntuan onetsitako agiriaren kopia bana ere.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108055