125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAY-21 (5/CU).

Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia hasiera batez onetsi ondoren (JOB 01-02-2021, 11/US), jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2021eko martxoaren 16ko aldeko txostena eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostena (2021eko apirilaren 7ko sarrera-eguna), eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko apirilaren 20ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Plan berezia, Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko” dokumentua, 2021eko apirilaren 16an izapidetzeko aurkeztua, zeinak biltzen baititu Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren eskakizunak eta koordenatu geodesikoak plano arautzaileen izkinetan, NASUVINSAk sustatua.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Ebazpen hau NASUVINSAri jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108049