125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

15/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Elena Lacosta Artigas andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Zigor Betearazpeneko Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuan aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Eskubide Sozialetako Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. María Elena Lacosta Artigas andrea izendatzea, bitarte baterako, Zigor Betearazpeneko Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuan aritzeko. Izendapenak 2021eko maiatzaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 13an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2108028