125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Akats zuzenketa, hirigintzako arauen aldaketaren
hasierako eta behin betiko onespenetan

Alde batetik, Arantzako hirigintzako arauen aldaketaren hasierako onespena argitaratu zen 2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an. Iragarki horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipatutako araudien aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testuak osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Honako hau behar du:

“Jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan”.

Bestalde, hirigintzako arauen aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen 2021eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean. Oharturik akatsa izan dela Arantzako hirigintzako arauak aldatzeko izapideen prozeduran, baliorik gabe uzten da argitaratutako iragarkia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2108481