125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Ablitas 3446 meatzaritza ustiategia berriz sailkatzea, Meatzeei buruzko 22/1973 Legearen A) atal gisa. Ustiategia Ablitasko udal-mugartean dago.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 22an emandako 30/2021 Ebazpenaren bidez, berriz sailkatu zen, Meatzeei buruzko 22/1973 Legearen A) atal gisa, meatzaritza eskubide hau:

Izena: “Ablitas”.

Zenbakia: 3446.

Ustiatuko den baliabidea: igeltsuak.

Udal-mugartea: Ablitas.

Eta hori aditzera ematen da Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 79. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 102.5 artikuluan xedatutakoarekin bat (erregelamendu hori onetsi zuen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak).

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2106719