125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Esperanza Leoz Sanz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. María Esperanza Leoz Sanz andrea izendatzea, bitarte baterako, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 14an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2108027