125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

19E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena honako xehetasun azterketa honen aldaketa, barruko patioetako baten lerrokadura aldatzeko eta ED.03 planoaren akats tipografiko batzuk zuzentzeko: Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterketa, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea G oimendi ikasle-egoitza nagusia da.

Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 9E/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen honako xehetasun azterketa honen aldaketa, barruko patioetako baten lerrokadura aldatzeko eta ED.03 planoaren akats tipografiko batzuk zuzentzeko: Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterketa, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Goimendi ikasle-egoitza nagusia da.

Ebazpen hori 2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23koan, baita 2021eko martxoaren 9ko prentsan ere. Ezarritako hogei eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Espedientearen xedea da aldatzea eraikinaren gehieneko lerrokadurak, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 181E/2018 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsitako xehetasun azterketan definitu zirenak. Aldaketa honako honetan datza, bakar-bakarrik: eraikinaren barruko patio bateko lerrokadurak aldatzea eta ED.03 planoan atzemandako akats tipografiko batzuk zuzentzea.

Hasierako onespenaren ebazpena betez, ED.03R1.01 eta ED.03R1.02 planoak zuzendu dira, halako moduz non sartzen baitituzte dagozkion lau puntutako UTM koordenatuak (30 iparreko eremua).

Dokumentuak hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun-azterketa baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentuari dagokio Udalez gaindiko Plan Sektoriala garatzeko xehetasun-azterketak tramitatzea eta onestea, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2021eko apirilaren 30eko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea honako xehetasun azterketa honen aldaketa, barruko patioetako baten lerrokadura aldatzeko eta ED.03 planoaren akats tipografiko batzuk zuzentzeko: Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterketa, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Goimendi ikasle-egoitza nagusia da.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Sustatzaileari adieraztea ezen, obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko dituela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Zehazki, sustatzaileak bete beharko du Iruñerriko Mankomunitateak 2021eko apirilaren 22an egindako txostenean ezarritakoa. Txosten hori ebazpen honekin batera igorriko zaio.

4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2107669