125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

932/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Mantentze Unitateko burutzari dagokion 700. lanpostua merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea berriz irekitzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen otsailaren 2ko 169/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Antzeko unitate horietan 700. lanpostua zegoen, Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Azpiegituren Ataleko Mantentze Unitateko Burutzari dagokiona.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen otsailaren 1eko 153/2021 ebazpenaren bidez argitaratu zen bai plantilla organikoa bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behinekoen zerrenda ere, biak 2020ko abenduaren 31ri dagozkionak. Aipatu erabakia 2021eko martxoaren 2ko 48 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen martxoaren 22ko 673/2021 Ebazpenaren bidez, otsailaren 1eko 153/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzendu zen, 700. lanpostuaren osagarriei dagokienez; bateragarritasun osagarrian %35 jarri behar zen eta lanpostuko osagarrian %4,73. Aipatu erabakia 2021eko apirilaren 19ko 87 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Akats horrek ukitutako lanpostuan parte hartzeari dagokionez eragina izan dezakeelakoan.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Berriz irekitzea Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Azpiegituren Ataleko Mantentze Unitateko Burutzari dagokion 700. lanposturako eskaerak aurkezteko epea.

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Otsailaren 12tik 26ra bitarteko hasierako epean jasotako eskaerak baliozkoak dira, eta ez dago eskaerak berriz aurkeztu beharrik.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen webgunean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñea, 2021eko maiatzaren 3a.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2107329