123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/03986 NL/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Uriondo Iturburua Ur Erabiltzaileen Elkartea.

Helbidea: Tartar Auzoa Itturrizar 31754-Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Uriondo iturburua.

Eskatutako emaria: 0,117 l/s.

Tokia: Tartatzu auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hormigoizko obra baten bidez hartuko da. Handik, ura 800 m-ra dagoen biltegi batera joanen da. Handik bi hodi aterako dira, bakoitza uraska batera joanen dena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko maiatzaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2107442