123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
H/31/1º0092 Nl/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzailea: Irungo eta Hondarribiko Udala (lehen Fuenterrabía).

Ordezkaria: Txingudi Zerbitzuen Mankomunitatea.

Helbidea: Olaberria auzoa 18 - 20303 Irun (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Endara.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Endara-1/0100/090.

Kontzesio-emaria: 550 l/s.

Handitu beharreko emaria: 86 l/s.

Tokia: San Anton urtegia.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: bi herri horiek hornitzea eta energia elektrikoa sortzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Eskatzen den aldaketaren xedea da ur-emakidaren erabilera hidroelektrikorako emaria handitzea. San Antongo urtegiaren oinarrian turbina bat ezarri nahi da, urtegiak askatzen duen emari ekologikoarekin elektrizitatea sortzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko maiatzaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2107441