123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04078 JV/ espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

IFZ zenbakia: P 3126300G.

Eskatzailea: Zubietako Udala.

Helbidea: Kale Nagusia 23 -31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra-1/0100/170.

Tokia: Zubietako zubia.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Arrapala eta jolas-gunea eraiki Ezkurra ibaian, Zubietan.

Obra izanen da 0,50 m garai den presa 18 m luze den arrapala bihurtzea; horretarako 6 m-ko hiru lauza erabiliko dira, hormigoiz finkatuak eta ibaiaren beraren materialarekin beteak.

Jolas-gunea egiteko 1 m garai den presa desmuntagarria eraiki nahi da. Presa horrek hormigoi armatuzko zapata bat edukiko du ibilguaren zabalera osoan, 1 m-ko garaiera duten IPE profil bertikal batzuk gidari gisa, euren artean 1 m-ko tarteaz bereiziak, zapatan sartutako metalezko kutxetan ahokatuak, zurezko bastidoreak eta segurtasun-uhate bat, uda sasoirako bakarrik jarriko direnak. Zapata baino beherago, eta berori babesteko, 3 metro luze den harri-lubeta bat eraikiko da, hormigoizkoa, eta 1 x 1 m-ko zanpeatu bat daukana babesaren amaieran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostia.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2107072