123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04093 JV/ espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Ana Odriozola Bazo.

Helbidea: Zazpigurutze karrika 6, 3.a, 31740 Doneztebe (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.

Tokia: 1. poligonoa, 80. lurzatia, Doneztebe.

Udal-mugartea eta probintzia: Doneztebe (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

altzariak kendu eta ondoren sailkatzea, makinak eta elementu metalikoak desmuntatzea, kanpoko eta barneko zureria desmuntatzea, forjatuak, hormak, zolatak eta zimenduak eraistea, sortzen diren hondakinak kudeatzaile baimendu batek kudeatzea eta eraitsitako materiala, birrindu eta gero, berriz erabiltzea sotoak utzitako hutsunea betetzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Doneztebeko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostia.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2107070