123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
H/31/2.º0506 NL/sr espedientea.

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Transportes Maitxene SL.

Ibai edo errekaren izena: Ekaitza, Feliperen borda, Lorbido eta Arbodegiko errekak

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 800 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Arantza (Nafarroa).

Xedea: energia elektrikoa sortzea - Arantzako zentrala.

Obren azalpen laburra eta helburua:

800 l/s-ko ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, kontzesioaren epea amaitu delako. Aprobetxamenduaren xedea ura Ekaitza, Feliperen borda, Lorbido eta Arbodegiko erreketatik hartzea da, Arantzako udal-mugartean (Nafarroa), energia elektrikoa sortzeko Arantzako zentralean, eta Transportes Maitxene SLren alde inskribatuta dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Arantzako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1-8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko apirilaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2107066