123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-365

Natur-All BBVV 2018 SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Natur-All BBVV 2018, SLU.

Xedea: edari begetalen industria baten hondakin urak isurtzeko baimena ematea.

Ur-ibilgua: Cañete ureztatze-erretena (Alhama ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Corella (Nafarroa).

Alderantzizko osmosia izeneko tratamenduaren hondakin-uren urteko bolumena 25.000 m³-koa dela jotzen da, eta instalazioen ondoko ureztatze-erretenera isurtzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107986