123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-680

Prodepama 2004 SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Prodepama 2004 SL.

Xedea: gasolina-zerbitzugune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Funes (Nafarroa).

Erregaia hartzeko pistako euri-urek, kutsatuta egon litezkeenek, urteko 159 m³-ko bolumena daukate, gehienez, eta ibilgailuak garbitzeko instalaziokoek, urteko 42 m³-ko bolumena daukate. Ur jario horiek bereiz tratatzen dira, 1. motako hidrokarburo-bereizgailu batekin fluxu bakoitzerako; gero Ebro ibaiko ibilgura isurtzen dira, Bodega Romana Industrialdeko euri-uretako sarearen bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko apirilaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107608